Adikzioen edota Patologia Bikoitzaren problematikaren inguruan profesionalen, administrazio publikoaren, eta oro har, gizartearen sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lortzea, gaitz hauek eta bere ondorioak ezagutzera ematearen bitartez.

Administrazio publiko desberdinek ez dute politika aktiborik bultzatzen, eta babesik gabe uzten ditu gaitz hauek pairatzen dituzten pertsonak eta gu geu (familiak). Gaitz hauek bizi dituzten pertsonen eta familien abandonu instituzional hau publikoki salatu nahi dugu.

Patologia Bikoitzak edota adikzioek dakarten estigma bikoitza murrizteko jarduerak burutu nahi ditugu.

Patologia Bikoitza edota adikzioak dituzten pertsonen, zein haien senideen eta gizarte-ingurunearen, bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi dugu.