Administrazio publikoa, hezkuntza sistema, osasun sistema, polizia eta sistema judiziala arazo hauekiko sentsibilizatzea lortu nahi dugu. Herritar hauen arazoekin elkar eragiten duten erakundeek diziplina anitzeko lan koordinatuaren bitartez. Gazte bakoitzaren beharrizan pertsonalak kontuan izanik, bere neurrira egindako berreskuratze planak martxan jartzeko.

Elkarteak, arazo hauek bizi dituzten familiak edota hurbilekoak biltzeko espazioa izan nahi du. Egoera berean dauden beste familia batzuekin hitz egin ahal izateko emozioak, pentsamenduak, hausnarketak, etab. era horizontalean elkar trukatzeko.

Familiei, gazteei eta gizarteari oro har, adikzioekin edota nahasmenduekin (Patologia Bikoitza) lotutako prestakuntza espezifikoa eskaintzea dugu, beste helburuetako bat. Epe labur eta ertainerako irtenbideak eman edo sortzeko asmoz.

Sistema publiko desberdinek (osasuna, hezkuntza, justizia) pertsona hauek pairatzen dituzten problematiketarako jarduera egokiak gauzatzea lortu nahi dugu. Errekurtso edo administrazio desberdinetatik pertsona bakoitzarentzat ibilbide indibidualizatu egoki bat ezarriz. Era honetan, gaitz hauek sufritzen dituen pertsona, benetan berreskuratu eta haien gizarteratzea lortzeko.

Adikzioak edota nahasmenduak dituzten gazteekin elkarreraginean jardutea (entzute aktiboa, akonpainamendua…) lortu nahi dugu. Ahal izanez gero, errekurtso espezializatuetan integratzeko.