Lehen pertsonan bizi dugu, adikzio arazoak edota Patologia Bikoitza sufritzen duten pertsonak artatzerako orduan administrazio publikoak daukan koordinazio eza. Gainera, behean izendatzen ditugun legeekiko atxikimendu falta nabaria sumatzen dugu, administrazio publiko desberdinen aldetik:
– 12/2008 protokolo soziosanitarioa.
– 1/2016 Legea, droga-mendekotasunen eta adikzioen arreta integralari buruzkoa.
Errealitate honen ondorioz, nahasmenduak kronifikatu egiten dira eta familiak berriz biktimizatzea eragiten du, administrazio publiko, erakunde eta sistema desberdinen egungo funtzionamenduak.
Guzti honek indarrak batzera eraman gaitu, katebegiak elkartzera, gure hurbilekoek eta guk geuk pairatzen dugun babesgabetasun instituzionalaz nekatuta.